Honakoa izan zen historioa:
Intereconmiakoek Wyoming-en programa kritikatzen dute eta bi aurkezleak iraintzen zituzten.
Nazkatuta, La Sexta-koek erabakitzen dute txantxa bat egitea, platoan bertan grabatzen dute bideo bat, kalitatea jaisten diote mugikor batetik grabatuta egongo balitz bezala aurkezteko eta email bidez Intereconomiakoei bidaltzen diote.
Intereconomiakoek ez dute bi aldiz pentsatzen eta ahal bezain laster emititzen dute telebistan.
Interneten izugarrizko algara sortu ondoren, astelehen honetan Wyoming-ek bere programan azaltzen du guztia gezurra zela, esan bezala, Intereconomiako profesionaltasuna zalantzan jartzeko.
Agian oso dibertigarria irudituko zaizue, baina egia esan ez zait batere gustatzen pertsona bati horrelako eraso bat erakustea, nahiz eta gezurrezkoa izan.
Zein da zuen iritzia?

0 Aipamen:
Publicar un comentario en la entrada