Asko sufritu ondoren Tau Baskoniak Erregearen Kopa irabazi du.
Pozten nahiz jokari eta entrenatzailearen lana eta esfortsu handiagatik, merezi zutelako hau irabaztea.
Batez ere, Dusko Ivanovic handiarentzat zorionak, taldearen entrenatzailea dena, bere lanak ikustarazten duelako benetako lan handia eginez egundokoak lortzen direla.
Orain dela hiru urte izan zen azken kopa irabazi zuten urtea, eta finalaren hurrengo egunean izugarrizko ongietorria egin zitzaion taldeari. Aurten ordea ez da egingo, asteazkenean partidua dagoelako eta Duskok erlaxatuta eduki nahi duelako taldea.
Baina lasai, oraindik ACB liga eta Euroliga geratzen dira, beraz, badago ongietorrientzako denbora.

Argazkia: EITB

1 Aipamen:
Badirudi azkenean Duskok ez dela hain zorrotza, jokalariei gaur arratsaldean ateratzeko baimena eman dielako.
Arratsaldeko zortzietan Andramari Zuriaren plazan Gasteizek Tauren seigarren Erregearen Kopa irabazi izana ospatuko du.
Publicar un comentario en la entrada