Aste honetan ospatzen ari da Madrilen FITUR azoka, turismoari begira bideratuta dagoena.
Bertara hiriek bere publizitatea eraman dute, esaterako Gasteiz, hiri berdearen eta garapenaren ideiak eraman ditu bere ezaugarri fuerte bezala.
Baina egia esan, Iruñak eraman duenarekin ez dago kolorerik ... San Fermin Birtuala!

Argazkia: www.sanfermin.com
Bai jauna, San Ferminak irudikatzen dituen errealitate birtualeko makina eraman dute azokara, kasko eta korrika egiteko zintarekin batera hain zuzen ere Nafartarrek. Oso interesgarria eta batez ere dibertigarria dirudi, oso faktore garrantzitsu bat bermatzen duelako, segurtasuna.
Seguruenik guztiok pentsatu dugu noizbait zezenaren aurrean korrika egitea, baina beldurrak atzera botata ez gara ausartu. Ba orain badugu aukera polita frogatzeko!
Ekimen honen web gunean proiektua aurrera nola atera duten azaltzen da, eta gainera demo-online bat frogatzeko aukera eskaintzen dute.
Hona hemen grafikoen kalitatea pittin bat ikusteko eta ideia orokor bat egiteko bideoa:
Egia esan, San Ferminen inguruko ideia birtualak ezagunak dira, besteak beste Second Life barruan festa hauek jadanik ospatzen direlako. Pasa den urtekoa gainera Kukuxumusuren babesa izan zuen. Informazio gehiago hemen.
Mila esker Aitor Castañedari informazioaren berri emateagatik!

0 Aipamen:
Publicar un comentario en la entrada