Ba beno, azkenean nire mutilagunarekin hurbildu naiz TAUri egin zaion ongietorria ikustera.
Egia izan ez zegoen jende asko, baina ondo egon da. Niri ilusio gehien egin didana Dusko ikustea izan da, noski! XD
Bestetik harritu nauen gauza bat izan da bertan zegoen speaker-ak euskaraz dexente hitzegin duela, benetan espero nuena baino gehiago.
Politena honakoa izan da:
- Prigioni bere alabarekin batera Ikusi Mendizaleak abestu dutenean.
- Splitter-i egindako txaloaldia, nabaria da zaleek asko maite dutela.
- Pete Mickeal-i egindako txaloaldia, guztietan handiena, bera izan zelako erabakigarriak izan ziren azken puntuak igo zituena.
Beno, ba Liga eta Euroliga irabazitakoan, berriro joango gara ikustera!



